Hasteko esan beharra daukat bideo honek kontatutako hainbat gauza ezagunak ditudala nire eguneroko bizitzan parte hartzen dutelako . Esaterako, pertsona bakoitzak bere mikromedio propioa sor dezakeela badakit , guk klasean horixe egin dugulako bloga sortuz.
Hala ere, ezagutzen ez nituen beste mikromedio interesgarri batzuk ere aipatu ditu, hala nola: bideocast-a (mpg4an) edo postcast- (mp3-an).
Esandakoak esanda, gaiari buruz pixka jardungo dut gaur egun gure gizartean oso garrantzitsua bihurtzen ari delako.
Alde batetik, internet mota honek publizitatea egiteko era tradizionalak desagertarazteko bidean jartzen dituela kontatzen da bideo honetan, eta hori guztiz egia da. Gaur egun, produktu bat erosi aurretik, jende gehiena interneten horri buruzko informazioa bilatzen du eta askotan produktu horren foroak edo blogak aurkituz honen kalitatea... ezagutzen du.Beraz, egia esanda, niretzat behintzat, baliagarriagoa da informazioa beste kontsumitzaileengandik jasotzea , produktu horren sortzaileak diren aldizkarien...bidez baino, kontsumitzaileak fidagarriagoak dira eta.
Bestalde, internet (beste komunikabideekin konparatuz) infomazioa azkarrago ematen du, hots, munduan zerbait gertatzen denean berehala bideoak, artikuluak eta abar aurki daitezke sarean, baina, egunkariak 24 orduro agertzen direnez egun bat itzaron beharko genuke informazio guztia jasotzeko (telebista egunkaria baino azkarragoa doala ere kontutan hartu behar da baina bi extremoen konparazia egiteko da).
Beraz, web 2.0o -ren eboluzioa gero eta handiagoa da eta bere indarra hadituz doa.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario