Horregatik, gaur egun irakaskuntzaren barruan kokatu daitezkeen blogak aurkitzea geroz eta arruntagoa da. Esaterako, google-en " aplikazio didaktikoak blogetan" (edo antzeko esaldi bat) idatziz gero hainbat eta hainbat orri agertzen zaizkigula egiaztatu dezakegu.
Horrela, bada, nik esperimentu hau egin dut. Goian islatu bezala, hainbat orri agertu zaizkit (horien artean noski batzuk ez dutela balio)baina guzti horien artean hau aztertuko dut lehendabizi :
http://www.zientziaberri.nireblog.com/
Blog interesgarri hau Leioako Berritzeguneko aholkularia den emakume bat sortutakoa da. Bertan oso gauza interesgarriak aurki daitezke atal ezberdinetan banaturik: matematika, ingurugiroa...Atal bakoitzean badago beste blog ezberdinetara (gaiarekin erlazionatutak) sartzeko aukera.
Beraz, bide horretatik beste blog askotara sartu naiz baina interesgarriena hauexe iruditu zait http://matesymas.blogspot.com/ (oso bideo interesgarriak aurki daitezke)
Esandakoak esanda, zientzia berrien blog landua sortu duen egileak idatzitako artikulu oso interesgarri bati buruz jardungo naiz. Artikulu hau Berriak atalean agertzen da eta bere izenburua "Giza gorputza artea ote da?" da.
Egia esanda, artikulua behean agertzen den bideoaren laburpen orokorra da baina hain deigarria iruditu zaidanez...
Bideoa ikusi ondoren, guztiz ados nago egileak esandakoarekin eta bere artikuluan bildutako iritzi ezberdinekin . Alde batetik harrigarria da gorputzak benetakoak direlako.Ikus daiteke nola dauden muskuluak ekintza ezberdinetan(saskibaloian jolasten adibidez) eta hori ohiko metodologiatik kanpo dago. Honekin zera esan nahi dut: normalean eskoletan muskuluak egotekoan (plastikozkoak noski) modu bakarrean agertzen dira (aldaketarik gabe, posizio berdinean ) baina honen bidez ikasi dezakegu nola gure gorputzeko muskuluak aldatzen diren mugimendu sinple batekin ere.
Bestetik, guztiz argi daukat oso jarduera motibatzailea eta hezitzailea izango litzatkeela haurrak museo honetara eramatea.
Azkenik , esan beharra daukat beste hainbat blog baliogarri aurkitu ditudala (baina zientzia berriena oso gustoko izan dut gai asko barne hartzen dituelako). Adibidea:
Goiko orri honek blogek irakasuntzan zertarako balio duten... eskema baten bidez aurkezten du.
Beraz, aipatzekoa da blog hauek oso oso interesgarriak zein baliogarriak direla. Alde batetik haurrentzat oso motibagarria izan daitekeela ezaguna da eta bestetik teknologia berrien indarra dela eta etorkizunerako prestatzen ditugu gure haurrak.
Baina blogei buruzko bideoak ere agertzen dira , esaterako:
No hay comentarios:
Publicar un comentario