jueves, 10 de abril de 2008

Blog pertsonala sortzen

08/04/10

Gaur irakaslea lehenengo ordu praktikoan "blog"en inguruko azapenak ematen aritu da. Orokorrean gai honi buruzko hainbat ezaugarri baliagarri eman ditu, hala nola: zertarako balio duten blog-ak, nola sortu daitezkeen eta abar.
Hala ere, niretzat interesgarriena nire blog propioa sortzea izan da. Egia esanda, irakasleen azalpenak entzunda erraza iruditzen zitzaidan, baina behin hasita ez da hain sinplea izan. Hasiera batean bloga sortzearen prozesua bai izan da nahiko erraza, baina behin sortua, bertan izenburuak, koloreak...sortzea edo aldatzea konplikatuegia egin zait.
Aipatzekoa da, bestalde, ziur nagoela denborarekin hobeto ulertuko eta zuzenduko dudala.

Esan beharra dago, ordu teorikoan web...-ei buruz jardun dugula, baina niri benetan gustatzen zaidana ordu praktikoetan egindakoa izaten da, gaur bezala (horrexegatik normalean horren inguruan hitz egiten dut) . Nire aburuz, askoz gehiago ikasten da praktikaren bidez, teoriaren bidez baino eta gainera, askoz motibatuagoa dago jendea.

No hay comentarios: