viernes, 25 de abril de 2008

Ariñoko metodologia

Bideo honetan aurkezten den sistemaren oinarria teknologia berriak , tablets-ak hain zuen ere dira. Ariñiko eskola honetan, orain dela zenbait urtetatik irakasle zein ikasleek ordenagailuz lan egiten dute , hau da, ez dituzte ohiko kuadernoak, liburuak, boligrafoak eta abar eranbiltzen. Beraz, ikasle hauek etxeko lanak estaerako, ordenagailuan egiten dituzte, gero irakasleari bidaltzen dizkiote eta honek zuzendutak eta komentarioekin bueltatzen dizkie. Beraz, pixkanaka teknologia haunen erabilera gero eta maila altuago dute.
Eskola honetako irakasle baten ustez, IKt-ek herri txikietan arrakaste handiagoa dute. Herri txikietako haurrek hirian bizi diren haurren posibilidade berdinak izan ditzakete hauen bidez. Adibidez, hirietako haurrek museoak eta abar gertu dituzte ikusteko baina herriko haurrek, aldiz , ez. Horrela Ikt en bitartez hiriko museoen bisita birtualak egin daitezke, edota bidai birtualak.
Nik guztiz ados nago metodologia honek autonomia sustatzen duelarekin. Haurrek irakasleen laguntza dute, baina haiek haien ordenagailu propioa izanda suertatzen zaizkien arazoak konpondu behar dituzte ...eta horrela epe luzean izugarrizko autonomia lortzen dute. Horregatik, irakasleak esaten du askotan haiek orientadorearen papera izaten dutela nahiz eta lan asko egin behar izan horrelako klaseak aurrera eramateko.
BAina ez du soilik autonomia sustatzen. Ziur nago ume hauek guztiz motibatuak daudela, modu ezberdin askotan ikasten dutelako; agian egun batean arnas aparatua bideo baten bidez ikasten dute eta hurrengoan munduko poluzioa marrazki bizidun batzuk ikusita edo haiek sortutako power point baten bidez. Bestalde, egunero programa ezberdinekin aritzeak, zera ekartzen du: hainbat eta hainbat programen kontrola. Ziur nago haietako gehienok nik baino hobeto kontrolatzen dituztela excel eta ohiko programak. Hauen erabilerak ere (hainbat ariketa bertan sortzean) imaginazioa ere erabiltzea eskatzen du .
Argi dago, irakasleak lan gehiago egin behar duela metodologia hau aurrera eramateko. Alde batetik, ez da soilik liburu batean oinarritu behar (ohikoa dena gaur egun) baizik eta berak sortu behar ditu eguneroko jarduerak, interneten (edota beste leku batzuetan) material ezberdinak bilatu (interneten aurki daitezkeen materialak izugarriak direla kontuan hartu behar dugu)...Baina, irakasle baten helburu bat ikasleak ahalik eta hobeto hezitzea da eta horixe lortu egiten dute ariñiko eskola honetan.
Laburbilduz, bideo hau ikusita eta bertako metodologia behatu ondoren, esan beharra daukat ez ditudala alde txarrik ikusten, soilik onak: haurrak autonomoak dira, motibatuak daude, modu ezbedinetan lan egiten dute egunero...

No hay comentarios: