Bideo honetan modu indirekto batean teknologia berriek hezkuntzan duten eragina islatzen da. Horretarako bideoan hainbat galdera (argazkien bidez erantzuten direnak) proposatzen dira, esaterako: gaur egun zerbait irakasten diegu haurrei?
Beraz, bertan islatzen den lez, teknologia berrien agerpenak hainbat arlotan eragin du, eta arlo bat hezkuntza izan da. Lehen, eskola eta gero eskulanak egiten ziren lanbideak egoten ziren eta eskolan liburuak ,mahaiak... erabiltzen ziren.
Baina , bideoan islatzen da nola gaur egun (eta etorkizunean ) hezkuntza teknologia berrietan oinarrituta dagoen , eta prozesu hori jadanik hasi da. Bideoan agertzen da nola ikasle batzuk liburuak edota ohiko materiala (boligrafoak,...) erabili beharrean ordenagailu portatilak erabiltzen dituzten eta gero lan mundua teknologia berrietan ere oinarrituak dagoela.
Nik ulertu dut bideoaren egilea ez dagoela guztiz ados teknologia hauen agerpenarekin mugarik ez dutelako. Nik pixka bere ikuspuntua ulertzen dut baina abantail ugari daudela onartu beharra dago.
Horretaz aparte, gaur egun haurrek hainbat teknologi berriak dituzte, ez soilik ordenagailuak, hau da, Psp, telefono mugikorrak, mp4-ak... eta horiek ez dira hezkuntzan erabiltzen baizik eta bakoitzak bere bizitza pribatuan erabiltzen ditu . Honi uste dut egiten diola erreferentzia egileak bere desadostasuna islatu nahi duenean.
Laburbilduz, teknologia berrien presentzia hezkuntzan ikaragarria izango da etorkizun hurbil batean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario