viernes, 25 de abril de 2008

Eskola eta teknologiak XXI.mendean

Testu interesgarri honetan IKTen inguruko hainbat gauza erreal kontatzen dira.
Alde batetik, ezin dugu baztertu teknologia berrien erabilpena, gure bizitzan ageri direlako eta ezin zaielako bizkarra eman eta baita ikaste-irakaste prozesuak innobatzen laguntzen dutelako.
Bestalde, irakaskuntza aldatu beharra dago: lan parte hartzailea bultzatu, aurkikuntzaren bidezko aprendizaia, material ezberdin ugarien erabilpena, irakaslea kulturaren bitartekari bezala...
Azkenik, esan beharra dago testu honek egia ugari esaten eta transmititzen dituela. Ordenagailua eta internet informazioa bilatzeko, expresiorako eta komunikaziorako iturri bezala balio du. Hainbat abantaila ditu ohiko irakaskuntzarekin konparatuz, eta goian aipatutako aldaketa horiek ematea oso oso garrantzitsua da; halabeharrezkoa dela ere esan genezake.Beraz, azkenego puntu hau niretzat garrantzi handiena duena da eta argi utxi dut zergatik.

Ariñoko metodologia

Bideo honetan aurkezten den sistemaren oinarria teknologia berriak , tablets-ak hain zuen ere dira. Ariñiko eskola honetan, orain dela zenbait urtetatik irakasle zein ikasleek ordenagailuz lan egiten dute , hau da, ez dituzte ohiko kuadernoak, liburuak, boligrafoak eta abar eranbiltzen. Beraz, ikasle hauek etxeko lanak estaerako, ordenagailuan egiten dituzte, gero irakasleari bidaltzen dizkiote eta honek zuzendutak eta komentarioekin bueltatzen dizkie. Beraz, pixkanaka teknologia haunen erabilera gero eta maila altuago dute.
Eskola honetako irakasle baten ustez, IKt-ek herri txikietan arrakaste handiagoa dute. Herri txikietako haurrek hirian bizi diren haurren posibilidade berdinak izan ditzakete hauen bidez. Adibidez, hirietako haurrek museoak eta abar gertu dituzte ikusteko baina herriko haurrek, aldiz , ez. Horrela Ikt en bitartez hiriko museoen bisita birtualak egin daitezke, edota bidai birtualak.
Nik guztiz ados nago metodologia honek autonomia sustatzen duelarekin. Haurrek irakasleen laguntza dute, baina haiek haien ordenagailu propioa izanda suertatzen zaizkien arazoak konpondu behar dituzte ...eta horrela epe luzean izugarrizko autonomia lortzen dute. Horregatik, irakasleak esaten du askotan haiek orientadorearen papera izaten dutela nahiz eta lan asko egin behar izan horrelako klaseak aurrera eramateko.
BAina ez du soilik autonomia sustatzen. Ziur nago ume hauek guztiz motibatuak daudela, modu ezberdin askotan ikasten dutelako; agian egun batean arnas aparatua bideo baten bidez ikasten dute eta hurrengoan munduko poluzioa marrazki bizidun batzuk ikusita edo haiek sortutako power point baten bidez. Bestalde, egunero programa ezberdinekin aritzeak, zera ekartzen du: hainbat eta hainbat programen kontrola. Ziur nago haietako gehienok nik baino hobeto kontrolatzen dituztela excel eta ohiko programak. Hauen erabilerak ere (hainbat ariketa bertan sortzean) imaginazioa ere erabiltzea eskatzen du .
Argi dago, irakasleak lan gehiago egin behar duela metodologia hau aurrera eramateko. Alde batetik, ez da soilik liburu batean oinarritu behar (ohikoa dena gaur egun) baizik eta berak sortu behar ditu eguneroko jarduerak, interneten (edota beste leku batzuetan) material ezberdinak bilatu (interneten aurki daitezkeen materialak izugarriak direla kontuan hartu behar dugu)...Baina, irakasle baten helburu bat ikasleak ahalik eta hobeto hezitzea da eta horixe lortu egiten dute ariñiko eskola honetan.
Laburbilduz, bideo hau ikusita eta bertako metodologia behatu ondoren, esan beharra daukat ez ditudala alde txarrik ikusten, soilik onak: haurrak autonomoak dira, motibatuak daude, modu ezbedinetan lan egiten dute egunero...

jueves, 24 de abril de 2008

Bideoak sartzen

Gaurko klase praktikoan gure blogean bideoak sartzen ikasi dugu. Hasieran zaila iruditu arren, behin prozesua ulertua nahiko sinplea dela iruditu zait. Egia esanda, gauza guzti hauek hasieran nolabait "liosoak" dirudite baina gero guk uste baino azkos errazagoak dira.

Bideoi dagokienez, blogen aplikazio didaktikoei buruz izan behar ziren halabeharrez eta you tube-n sartuta gai honi buruzko hainbat eta hainabt bideo daude. Nik, egia esanda, ez nuen espero hainbeste bideo egongo zirenik .

Bestalde, pixka urduri atera naiz klasetik hainbat gauza egin behar direlako : bi bideo komentatu eta talde lan bat.

Talde lanarena pixka txarto iruditu zait, beranduegi delako eta orain oso agobiatuak gaudelako, baina bueno denbora bilatu beharko dugu egiteko.

miércoles, 23 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Argi dago, teknologia berrien erabilera irakaskuntzan gero eta zabalago dela. Baina, alor honen barruan blogen eraginari buruz hitz egitea ezinbestekoa da. Blogen bidez hainbat irakasgai edota beste alorrei buruzko aplikazioak egin daitezke modu sinple batean.

Horregatik, gaur egun irakaskuntzaren barruan kokatu daitezkeen blogak aurkitzea geroz eta arruntagoa da. Esaterako, google-en " aplikazio didaktikoak blogetan" (edo antzeko esaldi bat) idatziz gero hainbat eta hainbat orri agertzen zaizkigula egiaztatu dezakegu.

Horrela, bada, nik esperimentu hau egin dut. Goian islatu bezala, hainbat orri agertu zaizkit (horien artean noski batzuk ez dutela balio)baina guzti horien artean hau aztertuko dut lehendabizi :
http://www.zientziaberri.nireblog.com/

Blog interesgarri hau Leioako Berritzeguneko aholkularia den emakume bat sortutakoa da. Bertan oso gauza interesgarriak aurki daitezke atal ezberdinetan banaturik: matematika, ingurugiroa...Atal bakoitzean badago beste blog ezberdinetara (gaiarekin erlazionatutak) sartzeko aukera.

Beraz, bide horretatik beste blog askotara sartu naiz baina interesgarriena hauexe iruditu zait http://matesymas.blogspot.com/ (oso bideo interesgarriak aurki daitezke)

Esandakoak esanda, zientzia berrien blog landua sortu duen egileak idatzitako artikulu oso interesgarri bati buruz jardungo naiz. Artikulu hau Berriak atalean agertzen da eta bere izenburua "Giza gorputza artea ote da?" da.

Egia esanda, artikulua behean agertzen den bideoaren laburpen orokorra da baina hain deigarria iruditu zaidanez...

Bideoa ikusi ondoren, guztiz ados nago egileak esandakoarekin eta bere artikuluan bildutako iritzi ezberdinekin . Alde batetik harrigarria da gorputzak benetakoak direlako.Ikus daiteke nola dauden muskuluak ekintza ezberdinetan(saskibaloian jolasten adibidez) eta hori ohiko metodologiatik kanpo dago. Honekin zera esan nahi dut: normalean eskoletan muskuluak egotekoan (plastikozkoak noski) modu bakarrean agertzen dira (aldaketarik gabe, posizio berdinean ) baina honen bidez ikasi dezakegu nola gure gorputzeko muskuluak aldatzen diren mugimendu sinple batekin ere.

Bestetik, guztiz argi daukat oso jarduera motibatzailea eta hezitzailea izango litzatkeela haurrak museo honetara eramatea.

Azkenik , esan beharra daukat beste hainbat blog baliogarri aurkitu ditudala (baina zientzia berriena oso gustoko izan dut gai asko barne hartzen dituelako). Adibidea:

http://cmapspublic.ihmc.us/servlet/SBReadResourceServlet?rid=1172011947812_810760620_8828&partName=htmltext

Goiko orri honek blogek irakasuntzan zertarako balio duten... eskema baten bidez aurkezten du.

Beraz, aipatzekoa da blog hauek oso oso interesgarriak zein baliogarriak direla. Alde batetik haurrentzat oso motibagarria izan daitekeela ezaguna da eta bestetik teknologia berrien indarra dela eta etorkizunerako prestatzen ditugu gure haurrak.
Baina blogei buruzko bideoak ere agertzen dira , esaterako:





viernes, 18 de abril de 2008

Hezkunzta atzo eta gaur

Bideo honetan modu indirekto batean teknologia berriek hezkuntzan duten eragina islatzen da. Horretarako bideoan hainbat galdera (argazkien bidez erantzuten direnak) proposatzen dira, esaterako: gaur egun zerbait irakasten diegu haurrei?

Beraz, bertan islatzen den lez, teknologia berrien agerpenak hainbat arlotan eragin du, eta arlo bat hezkuntza izan da. Lehen, eskola eta gero eskulanak egiten ziren lanbideak egoten ziren eta eskolan liburuak ,mahaiak... erabiltzen ziren.

Baina , bideoan islatzen da nola gaur egun (eta etorkizunean ) hezkuntza teknologia berrietan oinarrituta dagoen , eta prozesu hori jadanik hasi da. Bideoan agertzen da nola ikasle batzuk liburuak edota ohiko materiala (boligrafoak,...) erabili beharrean ordenagailu portatilak erabiltzen dituzten eta gero lan mundua teknologia berrietan ere oinarrituak dagoela.

Nik ulertu dut bideoaren egilea ez dagoela guztiz ados teknologia hauen agerpenarekin mugarik ez dutelako. Nik pixka bere ikuspuntua ulertzen dut baina abantail ugari daudela onartu beharra dago.

Horretaz aparte, gaur egun haurrek hainbat teknologi berriak dituzte, ez soilik ordenagailuak, hau da, Psp, telefono mugikorrak, mp4-ak... eta horiek ez dira hezkuntzan erabiltzen baizik eta bakoitzak bere bizitza pribatuan erabiltzen ditu . Honi uste dut egiten diola erreferentzia egileak bere desadostasuna islatu nahi duenean.

Laburbilduz, teknologia berrien presentzia hezkuntzan ikaragarria izango da etorkizun hurbil batean.

Teknologia berriak eguneroko bizitzan

Bideo honen bidez argi eta garbi islatzen da nola teknologia berrien bidez (inerneten bidez kasu honetan) edozein gauza lortu ahal den ordenagailua dugun lekutik mugitu gabe (normalean etxean).

Horrexegatik, ordenagailutik bertatik janaria eskatu dezakegu, aldizkariak irakurri, posta jaso, musika egin (dj baten antzera) ...eta guzti hau , goian aipatu bezala, lekutik mugitu gabe, hau da, ez gara etxetik atera behar aldizkari bat erosteko, edota posta buzoian hartzeko.

Baina nire aburuz, abantail guzti hauen aurrean desabantila handi bat ere badago: komodidadeagatik ez gara lekutik mugitzen eta beraz geldirik egotera ohitzen gara . Hori, argi daukat epe luzean kalteak dakartzala, bai fisikoki(osasunean) zen psikologikoki.

Beraz, nire ustez bakoitzak erabaki behar du zein muga jarri eta nola konpentsatu abantaila guzti horiek.

Web 2.0. : Iraultza soziala interneten

Hasteko esan beharra daukat bideo honek kontatutako hainbat gauza ezagunak ditudala nire eguneroko bizitzan parte hartzen dutelako . Esaterako, pertsona bakoitzak bere mikromedio propioa sor dezakeela badakit , guk klasean horixe egin dugulako bloga sortuz.

Hala ere, ezagutzen ez nituen beste mikromedio interesgarri batzuk ere aipatu ditu, hala nola: bideocast-a (mpg4an) edo postcast- (mp3-an).

Esandakoak esanda, gaiari buruz pixka jardungo dut gaur egun gure gizartean oso garrantzitsua bihurtzen ari delako.

Alde batetik, internet mota honek publizitatea egiteko era tradizionalak desagertarazteko bidean jartzen dituela kontatzen da bideo honetan, eta hori guztiz egia da. Gaur egun, produktu bat erosi aurretik, jende gehiena interneten horri buruzko informazioa bilatzen du eta askotan produktu horren foroak edo blogak aurkituz honen kalitatea... ezagutzen du.Beraz, egia esanda, niretzat behintzat, baliagarriagoa da informazioa beste kontsumitzaileengandik jasotzea , produktu horren sortzaileak diren aldizkarien...bidez baino, kontsumitzaileak fidagarriagoak dira eta.

Bestalde, internet (beste komunikabideekin konparatuz) infomazioa azkarrago ematen du, hots, munduan zerbait gertatzen denean berehala bideoak, artikuluak eta abar aurki daitezke sarean, baina, egunkariak 24 orduro agertzen direnez egun bat itzaron beharko genuke informazio guztia jasotzeko (telebista egunkaria baino azkarragoa doala ere kontutan hartu behar da baina bi extremoen konparazia egiteko da).

Beraz, web 2.0o -ren eboluzioa gero eta handiagoa da eta bere indarra hadituz doa.

jueves, 17 de abril de 2008

Erlojua

08/04/17

Gaur, hasieran blogean pixka trasteatzen ibili gara, hala nola: orain arte egindakoa gainbegiratzen, arazoak konpontzen edota argazkia sartzen.

Ondoren, blogean erlojua jartzen aritu gara. Hasieran, pixka konplikatua izan da, baina behin bidea ikasita, oso ondo aritu naiz. Egia esanda, hiru aldiz aldatu dut erlojuz lehenengo biak ez zirelako ondo geratzen nire blogaren koloreekin.

Aipatzekoa da, oso interesgarria iruditu zaidala ariketa hau , eta hainbat erloju mota daudela ikusirik ,etorkizunean horietako asko erabiliko ditudala uste dut.

Azkenik, esatea nire bloga pixkanaka sortzearen prozesu hau baliogarri iruditzen zaidala, eta oso oso dibertigarria.

jueves, 10 de abril de 2008

Blog pertsonala sortzen

08/04/10

Gaur irakaslea lehenengo ordu praktikoan "blog"en inguruko azapenak ematen aritu da. Orokorrean gai honi buruzko hainbat ezaugarri baliagarri eman ditu, hala nola: zertarako balio duten blog-ak, nola sortu daitezkeen eta abar.
Hala ere, niretzat interesgarriena nire blog propioa sortzea izan da. Egia esanda, irakasleen azalpenak entzunda erraza iruditzen zitzaidan, baina behin hasita ez da hain sinplea izan. Hasiera batean bloga sortzearen prozesua bai izan da nahiko erraza, baina behin sortua, bertan izenburuak, koloreak...sortzea edo aldatzea konplikatuegia egin zait.
Aipatzekoa da, bestalde, ziur nagoela denborarekin hobeto ulertuko eta zuzenduko dudala.

Esan beharra dago, ordu teorikoan web...-ei buruz jardun dugula, baina niri benetan gustatzen zaidana ordu praktikoetan egindakoa izaten da, gaur bezala (horrexegatik normalean horren inguruan hitz egiten dut) . Nire aburuz, askoz gehiago ikasten da praktikaren bidez, teoriaren bidez baino eta gainera, askoz motibatuagoa dago jendea.