jueves, 15 de mayo de 2008

Lana egiten

Gaurko saioan irakasleak power point-eko zenbait gauza azaldu ditu eta gero, talde bakoitzak bere lana egiten jarraitu du. Nire taldean power point-a ia bukatuta dugu baina oraindik beste partea falta zaigu. Interesgarria da power point-ean jarduerak diseinatzea, eramangarria delako eta nahiko baliagarria etorkizunerako. Hala ere, denbora asko egon gara guztia egiten, soinua grabatu behar izan dugulako, internetetik irudiak atera eta abar.
Lanaren beste partea, aldiz, nahiz eta denbora gutxiagoko prestakuntza behar, nahiko astunagoa egiten ari zaigu.

jueves, 8 de mayo de 2008

ORDENAGAILUAK IKASGELETAN

Artikulu honetan gaur egun hezkuntza mailan, dokumentuetan oinarritutako alfabetizazioa dela nagusi islatzen da. Hala ere, gaur egungo gizartean oinarriturik, alfabetizazio digitala, entzunezkoa eta bisuala ere presente egon beharko litzateke.Egoera hau dela eta, LOE-k aldaketak egin ditu konpetentzia digitala sartuz, ikasleen zeregina zera delarik: informazioa bilatzea, hautatzea, ezagutza bihurtzea...Honekin, haurrak autonomoak eta kritikoak izatea lortu nahi da.Beraz, XXI.mendean gaudelarik, gure eguneroko bizitan teknologia digitala oso presente dago , alfabetizazio informazionala oso garrantzitsua delarik eta curriculumean ezartzea ezinbestekoa delarik.

TEKNOLOGIA ETA METODOLOGIA

Bideo honetan argi eta garbi islatzen da teknologiak ez duela aurrerakuntzarik suposatzen hezkuntzan baldin eta metodologia aldatzen ez bada. Horretarako, marrazki bizidunen bidez ikusi dezakegu nola ume batzuk biderketen taulak ikasten dauden ,ozenez, denok batera arbelera begiratzen. Baina, gero gizon batek esaten die teknologiak hezkuntza bikaina izateko ezinbestekoak direla. Horrela, ikasleek arbelaren ordez proiektorea dute eta liburuen ordez ordenagailu bana. Hala ere, biderketak ozenez errepikatzen dituzte, hau da, metodologia bera dute eta materiala baino ez dute aldatu.
Nik praktiketan egon naizen eskolan, amara berriko metodologia jarratzen da. Gela bakoitzean ordenagailu bana dago, 4 txoko daudelarik eta ordenagailua txoko batean erabiltzen delarik, haurren sormena...lantzeko. Esaterako, biderketak jolasen bidez ikasten dituzte ordegailuan. Beraz, argi ikusten da eskola honetan metodologia aldaketa eta teknologiak batera doazela, umeen hezkuntzaren onerako.

POWER POINT-A

Gaurko klase praktikoan power point-arekin aritu gara, gauza berriak ikasten. Egia esanda, nik askotan erabili izan dut programa hau baina hainbat gauza ez nituen inoiz erabili ezta ikusi ere.
Esaterako: hiperbinkuloak ezarri, musika diapositiba guztietan sartzea..
Gainera, oso baliagarri suertatu zait, aste honetan bi power pint egin behar ditudalako, eta musika sartu behar dudanez, modu edo bidea jakingo dut.

viernes, 25 de abril de 2008

Eskola eta teknologiak XXI.mendean

Testu interesgarri honetan IKTen inguruko hainbat gauza erreal kontatzen dira.
Alde batetik, ezin dugu baztertu teknologia berrien erabilpena, gure bizitzan ageri direlako eta ezin zaielako bizkarra eman eta baita ikaste-irakaste prozesuak innobatzen laguntzen dutelako.
Bestalde, irakaskuntza aldatu beharra dago: lan parte hartzailea bultzatu, aurkikuntzaren bidezko aprendizaia, material ezberdin ugarien erabilpena, irakaslea kulturaren bitartekari bezala...
Azkenik, esan beharra dago testu honek egia ugari esaten eta transmititzen dituela. Ordenagailua eta internet informazioa bilatzeko, expresiorako eta komunikaziorako iturri bezala balio du. Hainbat abantaila ditu ohiko irakaskuntzarekin konparatuz, eta goian aipatutako aldaketa horiek ematea oso oso garrantzitsua da; halabeharrezkoa dela ere esan genezake.Beraz, azkenego puntu hau niretzat garrantzi handiena duena da eta argi utxi dut zergatik.

Ariñoko metodologia

Bideo honetan aurkezten den sistemaren oinarria teknologia berriak , tablets-ak hain zuen ere dira. Ariñiko eskola honetan, orain dela zenbait urtetatik irakasle zein ikasleek ordenagailuz lan egiten dute , hau da, ez dituzte ohiko kuadernoak, liburuak, boligrafoak eta abar eranbiltzen. Beraz, ikasle hauek etxeko lanak estaerako, ordenagailuan egiten dituzte, gero irakasleari bidaltzen dizkiote eta honek zuzendutak eta komentarioekin bueltatzen dizkie. Beraz, pixkanaka teknologia haunen erabilera gero eta maila altuago dute.
Eskola honetako irakasle baten ustez, IKt-ek herri txikietan arrakaste handiagoa dute. Herri txikietako haurrek hirian bizi diren haurren posibilidade berdinak izan ditzakete hauen bidez. Adibidez, hirietako haurrek museoak eta abar gertu dituzte ikusteko baina herriko haurrek, aldiz , ez. Horrela Ikt en bitartez hiriko museoen bisita birtualak egin daitezke, edota bidai birtualak.
Nik guztiz ados nago metodologia honek autonomia sustatzen duelarekin. Haurrek irakasleen laguntza dute, baina haiek haien ordenagailu propioa izanda suertatzen zaizkien arazoak konpondu behar dituzte ...eta horrela epe luzean izugarrizko autonomia lortzen dute. Horregatik, irakasleak esaten du askotan haiek orientadorearen papera izaten dutela nahiz eta lan asko egin behar izan horrelako klaseak aurrera eramateko.
BAina ez du soilik autonomia sustatzen. Ziur nago ume hauek guztiz motibatuak daudela, modu ezberdin askotan ikasten dutelako; agian egun batean arnas aparatua bideo baten bidez ikasten dute eta hurrengoan munduko poluzioa marrazki bizidun batzuk ikusita edo haiek sortutako power point baten bidez. Bestalde, egunero programa ezberdinekin aritzeak, zera ekartzen du: hainbat eta hainbat programen kontrola. Ziur nago haietako gehienok nik baino hobeto kontrolatzen dituztela excel eta ohiko programak. Hauen erabilerak ere (hainbat ariketa bertan sortzean) imaginazioa ere erabiltzea eskatzen du .
Argi dago, irakasleak lan gehiago egin behar duela metodologia hau aurrera eramateko. Alde batetik, ez da soilik liburu batean oinarritu behar (ohikoa dena gaur egun) baizik eta berak sortu behar ditu eguneroko jarduerak, interneten (edota beste leku batzuetan) material ezberdinak bilatu (interneten aurki daitezkeen materialak izugarriak direla kontuan hartu behar dugu)...Baina, irakasle baten helburu bat ikasleak ahalik eta hobeto hezitzea da eta horixe lortu egiten dute ariñiko eskola honetan.
Laburbilduz, bideo hau ikusita eta bertako metodologia behatu ondoren, esan beharra daukat ez ditudala alde txarrik ikusten, soilik onak: haurrak autonomoak dira, motibatuak daude, modu ezbedinetan lan egiten dute egunero...

jueves, 24 de abril de 2008

Bideoak sartzen

Gaurko klase praktikoan gure blogean bideoak sartzen ikasi dugu. Hasieran zaila iruditu arren, behin prozesua ulertua nahiko sinplea dela iruditu zait. Egia esanda, gauza guzti hauek hasieran nolabait "liosoak" dirudite baina gero guk uste baino azkos errazagoak dira.

Bideoi dagokienez, blogen aplikazio didaktikoei buruz izan behar ziren halabeharrez eta you tube-n sartuta gai honi buruzko hainbat eta hainabt bideo daude. Nik, egia esanda, ez nuen espero hainbeste bideo egongo zirenik .

Bestalde, pixka urduri atera naiz klasetik hainbat gauza egin behar direlako : bi bideo komentatu eta talde lan bat.

Talde lanarena pixka txarto iruditu zait, beranduegi delako eta orain oso agobiatuak gaudelako, baina bueno denbora bilatu beharko dugu egiteko.