jueves, 8 de mayo de 2008

TEKNOLOGIA ETA METODOLOGIA

Bideo honetan argi eta garbi islatzen da teknologiak ez duela aurrerakuntzarik suposatzen hezkuntzan baldin eta metodologia aldatzen ez bada. Horretarako, marrazki bizidunen bidez ikusi dezakegu nola ume batzuk biderketen taulak ikasten dauden ,ozenez, denok batera arbelera begiratzen. Baina, gero gizon batek esaten die teknologiak hezkuntza bikaina izateko ezinbestekoak direla. Horrela, ikasleek arbelaren ordez proiektorea dute eta liburuen ordez ordenagailu bana. Hala ere, biderketak ozenez errepikatzen dituzte, hau da, metodologia bera dute eta materiala baino ez dute aldatu.
Nik praktiketan egon naizen eskolan, amara berriko metodologia jarratzen da. Gela bakoitzean ordenagailu bana dago, 4 txoko daudelarik eta ordenagailua txoko batean erabiltzen delarik, haurren sormena...lantzeko. Esaterako, biderketak jolasen bidez ikasten dituzte ordegailuan. Beraz, argi ikusten da eskola honetan metodologia aldaketa eta teknologiak batera doazela, umeen hezkuntzaren onerako.

No hay comentarios: