jueves, 15 de mayo de 2008

Lana egiten

Gaurko saioan irakasleak power point-eko zenbait gauza azaldu ditu eta gero, talde bakoitzak bere lana egiten jarraitu du. Nire taldean power point-a ia bukatuta dugu baina oraindik beste partea falta zaigu. Interesgarria da power point-ean jarduerak diseinatzea, eramangarria delako eta nahiko baliagarria etorkizunerako. Hala ere, denbora asko egon gara guztia egiten, soinua grabatu behar izan dugulako, internetetik irudiak atera eta abar.
Lanaren beste partea, aldiz, nahiz eta denbora gutxiagoko prestakuntza behar, nahiko astunagoa egiten ari zaigu.

jueves, 8 de mayo de 2008

ORDENAGAILUAK IKASGELETAN

Artikulu honetan gaur egun hezkuntza mailan, dokumentuetan oinarritutako alfabetizazioa dela nagusi islatzen da. Hala ere, gaur egungo gizartean oinarriturik, alfabetizazio digitala, entzunezkoa eta bisuala ere presente egon beharko litzateke.Egoera hau dela eta, LOE-k aldaketak egin ditu konpetentzia digitala sartuz, ikasleen zeregina zera delarik: informazioa bilatzea, hautatzea, ezagutza bihurtzea...Honekin, haurrak autonomoak eta kritikoak izatea lortu nahi da.Beraz, XXI.mendean gaudelarik, gure eguneroko bizitan teknologia digitala oso presente dago , alfabetizazio informazionala oso garrantzitsua delarik eta curriculumean ezartzea ezinbestekoa delarik.

TEKNOLOGIA ETA METODOLOGIA

Bideo honetan argi eta garbi islatzen da teknologiak ez duela aurrerakuntzarik suposatzen hezkuntzan baldin eta metodologia aldatzen ez bada. Horretarako, marrazki bizidunen bidez ikusi dezakegu nola ume batzuk biderketen taulak ikasten dauden ,ozenez, denok batera arbelera begiratzen. Baina, gero gizon batek esaten die teknologiak hezkuntza bikaina izateko ezinbestekoak direla. Horrela, ikasleek arbelaren ordez proiektorea dute eta liburuen ordez ordenagailu bana. Hala ere, biderketak ozenez errepikatzen dituzte, hau da, metodologia bera dute eta materiala baino ez dute aldatu.
Nik praktiketan egon naizen eskolan, amara berriko metodologia jarratzen da. Gela bakoitzean ordenagailu bana dago, 4 txoko daudelarik eta ordenagailua txoko batean erabiltzen delarik, haurren sormena...lantzeko. Esaterako, biderketak jolasen bidez ikasten dituzte ordegailuan. Beraz, argi ikusten da eskola honetan metodologia aldaketa eta teknologiak batera doazela, umeen hezkuntzaren onerako.

POWER POINT-A

Gaurko klase praktikoan power point-arekin aritu gara, gauza berriak ikasten. Egia esanda, nik askotan erabili izan dut programa hau baina hainbat gauza ez nituen inoiz erabili ezta ikusi ere.
Esaterako: hiperbinkuloak ezarri, musika diapositiba guztietan sartzea..
Gainera, oso baliagarri suertatu zait, aste honetan bi power pint egin behar ditudalako, eta musika sartu behar dudanez, modu edo bidea jakingo dut.